Category: Albisteak

Bilduk Gipuzkoan txartel bakarraren aldeko apustua egin izana txalotu nahi dugu

Mai 25 2013

9.724 eibartarrek MUGI sistema erabiltzen dute.

Kolektibo bereziko 3.664 eibartarrek, tarifa bereziei esker , etekina ateratzen diote % 108ra arteko hobarirekin.

Bilduk gobernatzen duen Gipuzkoako Foru Aldundiak garraio publiko bateratuaren aldeko sarearen apustu egin du, justua eta iraunkorra, Gipuzkoako hiritarren premiei egokituko dena. MUGI martxan jartzearekin garraio ezberdinetan egindako ibilbide guztiek tarifa bakarra izango dute eta gainera hobari sistemarekin kolektibo behartsuenak laguntzen ditu.

Eibarko Bilduk gure herrian MUGIk suposatu duenaren jarraipena egin nahi izan du eta honako hau adierazten dizuegu :

1.863 lagun dira Martxoaren 4tik, hau da abian jarri zenetik, Mugi txartela bideratu dutenak. Datuak oso garrantzitsuak dira eta jadanik 9.724 eibartar gara MUGI txartela (lurraldebusa barne) erabiltzen dugunak.

MUGI garraio publikoa gehien erabiltzen dituzten pertsonak saritzeko pentsatuta dago eta zenbat eta gehiagotan erabili orduan eta deskontu handiagoak .

• Lehenengo bidaiatik 20.era % 45eko deskontua.
• 21.etik aurrera %56ko deskontua
• 51.etik aurrera %90eko deskontua

Deskontuak, edozein garraio publikotan eta hilabetean eginiko bidaiei dagozkie .

MUGI sistema berriak hobari garrantzitsuak eskaintzen dizkie kolektibo gutxietsiei. Eibarren 3.664 pertsona dira deskontu berezi hauei etekina ateratzen dietenak. Urteko 15975 euro baino gutxiagoko diru sarrerarik dituzten kolektibo sozial, gazte, minusbaliatu, Hobari hauek % 108rainokoak izan daitezke.

• Kolektibo bereziak: Gazteen kolektiboak (18 urtetik gorakoak), nagusiak edo minusbaliotasunak dituzten pertsonek egiaztatu beharko dute errentaren aitorpena 15975,32 euro baino baxuagoa dutela.
• Gazteak: %14ko hobaria
• Nagusiak: %108ko hobaria
• Minusbaliotasunak dituztenek: %108ko hobaria
• Sozial: %108ko hobaria
• Familia ugariek: orokorra % 25eko hobaria. Berezia %100na.

Eibarko EH Bildu harro sentitzen da Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako apustu estrategiko hau Eibartarrek erabat positiboki baloratzen jakin dutelako.

Denak animatzen ditugu garraio publikoa erabiltzera eta MUGI hedatzen jarraitzera baita eskatu beste administrazioei Gipuzkoarren ereduari jarrai diezaiotela eta modu horretan txartel bakarrarekin ibili ahal izango ginateke denok.

EH Bilduk eskerrak eman nahi dizkie kioskoetako langileei MUGI sistema ezartze prozesuan emandako laguntza eta informazio desinteresatuagatik.

EH BILDUK Eibarko PNVa eta Eusko Jaurlaritzaren artean kontraesanak nabaritzen ditu

Api 18 2013

Bilduren udal taldeak egiten duen proposamen bakoitzaren atzetik PNV eibartarraren kritika sistematikoa datorkigu, horregatik EH Bilduk PNVaren zuzentasun eta objetibitate eza salatu nahi ditu.

Pasa den urtean gure udal taldeak garapen ekonomikoaren ardura duen zinegotziari izaera teknologikoa duten enpresak sortzeko diru laguntzak ematearen proposamena luzatu genionean edo eta 2013ko aurrekontuen eztabaidan Bilduk proposamen zehatzak egin zituenean, PNVa isilik gelditu zen eta ez zuen inolako proposamenik aurkeztu. Era berean, azken egun hauetan Teknikerrek enpresa txikienganako hurbiltasuna izan beharko zukeela adierazi dugunean ere PNVak aurretik aipatutako ildoari jarraitu dio.

Eta guzti hau, Eusko Jaurlaritzak ikerketa, garapen eta berrikuntzara zuzenduriko diru funtsean %30eko jaitsiera bultzatu duenean era honetan teknologia zentroetako lehen kaleratzeak eraginez. Horren adibide da medioetan publikatu den eta Tecnaliak aditzera eman duen 25 langileren gutxitzea. Lotsa gutxi…

PNVak Gipuzkoan Bilduren aurka azaltzen duen jarrera itsukeriarekin soilik ulertu daiteke, etengabe esaten ari dira Bilduk Gipuzkoa geldituko duela eta errealitatea guztiz bestelakoa izaten ari da. Izan ere 2012an Bilduk bestelako itsura eman dio aldez aurretik jeltzaleek zeramaten politika jarduerei, orain eman diren laguntzak enpresa txiki eta ertainei bultzada ematera zuzendu baitira.

Azpimarratu beharra dago Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzak jaso dituzten 123 enpresetako %80a lehenengoz lehiatu dela horrelako deialdi batean, Bilduk deialdietako oinarriak aldatu baititu hauetan enpresa txiki eta ertainen parte hartzea bermatzeko.

Esnaola ekonomilariak duela gutxi idatzitako artikulu bati kasu egiten badiogu eta PNVaren handikeria propagandistikoa alde batera lagatzen badugu egoeraren argazki zehatz bat izango dugu. Eusko Jaurlaritzak aurten “ ikaragarrizko esfortzu bat suposatuko dion eta 35 milioi euroko kostua izango duen Enplegu Plan bat martxan jarriko du, baina hau bere aurrekontuaren %0,4era ez da iristen. Bestalde Gipuzkoan, Bilduk zuzendutako Foru Aldundian, bere konpetentzia ez izan arren 7,6 milioi euro zuzenduko dira enplegu eta sustapen ekonomikora, foru aurrekontuaren %1 delarik. Hau da Urkulluren gobernuak egiten duen esfortzua baino 2,5 handiagoa.

EHBilduren proposamenak 5. edukiontziaren emaitzak hobetzeko helburuarekin

Api 12 2013

Josu Cristobal eta Igor Aldalur

Josu Cristobal eta Igor Aldalur

Martxoko plenoan talde politiko guztiek aho batez onartu genuen Garden elkartearen mozio bat. Egun horretan azpimarratu genuen moduan mozioa onartzea lehen pausoa besterik ez da eta orain denon lana da bertan onartutako puntuak betetzeko, pausoak ematea. EH Bilduren aldetik ekarpen hau egin nahiko genioke Mankomunitateak 30 egunen barruan prestatu behar duen plangintzari.Ikusi bideoa

Lehenik eta behin plangintza horretan gaikako bilketaren helburu zehatzak ezarri beharko genituzke. Europako zuzentaraua eta Gipuzkoa mailako plangintza kontutan hartuta 2016rako hondakinen %60a gaika bildu beharko genuke eta 2020rako %75a. Bide honetan Eibarko EH Bilduk hurrengo bitarteko helburuak planteatzen ditu:

2013 2014 2015
Gaikako bilketa %40 %50 %60

Helburu hauek lortzeko ekimen desberdinak martxan jarri beharko liratekeela uste dugu, baita helburuak baloratuko dituen jarraipen talde bat ere.

Hasteko, 5. edukiontzian ahalik eta famili gehienak parte hartzeko autua egin beharko luke. Gure etxeetan materia organikoa bereizten dugunok ongi dakigu emaitza oso ona dela eta edukiontzi berdera botatzen den zaborra asko murrizten dela. Gure proposamena pegoraz pegora kanpaina berezi bat egitea izango litzateke. Kanpaina honetan mankomunitatea, udala eta 5. edukiontziaren erabiltzaileak izango lirateke motorra. 5. edukiontzia erabiltzearen onurak bizilagunen artean konpartitzea eta honen ondorioz familia gehiagok edukiontzi hau erabiltzea izango litzateke helburua. 5. edukiontzian familia gehiagok izena eman ahala, edukiontzi berde kopurua murrizten joatea proposatzen dugu eta horrela gaikako bilketaren emaitzak hobetuko dira.

Herritarren aldetik ingurumenaren alde egiten den pauso hau saritu egin beharko litzatekeela uste dugu. Horregatik zaborraren tasan hobariak sartzea planteatzen dugu, gutxienez %25eko hobaria. Bestalde autokonpostadora edo auzokonpostadora erabiltzen duen hiritarrari %50eko hobaria ezartzea proposatzen dugu, kasu honetan bilketa bera ere ekiditen baita udalaren gastuak murriztuz.

Sortzaile handientzat ere bilketa sistema berezia martxan jartzeko eskatzen diogu mankomunitateari. Jatetxeek, eskoletako jangelek, janari dendek etab. materia organiko kopuru handiak sortzen dituzte eta bilketa sistema berezia lehenbailehen ezarri beharko litzaieke. Kanpaina on batekin eta bilketa sistema efiziente batekin gaikako bilketaren datuak asko hobetuko liratekeela uste dugu.

Azkenik, gure helburua ahalik eta gehien birziklatzea dela azpimarratu nahi dugu eta gure udalak 5. edukiontziaren aldeko aukera hartu badu, sistema hau hobetzen saiatuko garela. Honekin PSE eta batez ere PNV alderdiek beste herri batzuetan hartu duten jarrera salatu nahi dugu, birziklatzearen kontra intsumisiora deitu baitute herritarren multzoa. Gure helburua ez da zaborra NOLA bilduko dugun zehaztea baizik eta erabiltzen den sistema dena delakoa dela, ahalik eta birziklatze tasa handiena lortzea. Beraz, PSE eta PNV alderdiei beste herri batzuetako udalek ahalik eta gehien birziklatzeko hartu dituzten erabakiak ez bakarrik errespetatu baizik guk Eibarren egiten dugun moduan babestu eta bultzatu ditzatela eskatzen diegu.

Merkatarien elkarteak EHBilduk Errebalen inguruan adierazitakoak babesten ditu

Mar 22 2013

Igor Aldalur eta Begoña Vesga

Igor Aldalur eta Begoña Vesga


Iragandako hilabetean, zerbitzuetako batzordetik, Eibarko merkatarien lekarteak egindako txosten bat jaso genuen, otsaileko fetxarekin. Txostenean estatu mailako eta Euskal Autonomi Erkidegoko merkataritza datuak aztertuta, Errebal merkatak zentru bat egiteak ez lukeela sentsurik izango ondorioztatzen du. Txosten honek Eibarko merkatarien zuzendaritza batzordearen babesa dauka eta orube publiko honetarako beste alternatiba batzuk aztertzeko eskatu du, zonalde dinamizatzeko helburuarekin.Ikusi Bideoa

EH Bilduko udal taldetik begi onez hartu dugu txosten hone ondorioa, gure udal taldetik azken urteetan adierazten diharduguna baieztatzen duelako. Txosten honek bertan behera usten ditu PSE eta PNVrem burugogorkeriak. Gogoratu ebhar dugu 2007an hasi zela merkatal zentruaren inguruko egitasmoa martxan PSE eta PNV-k bultzatua eta 1.100.000 euroko galerak izan zituela orubea Eibar Boulevard-i saldu ondoren berreskuratu behar izan zenean. 2009an egitasmoa bertan behera utzi ondoren, 2010ean berriro heltzen zaio ideiari, baina azkenean, guk behin eta berriz adierazi dugun moduan egoera ekonomikoak bakoitza bere lekuan utzi du eta enpresak atzera egin dute.

EH Bildutik beti agertu izan dugu 10.000 metro karratu komertzial eraikitzearen inguruko kezka. Merkatal gune erraldoi honek bertako merkataritza dinamizatu beharrean, hilerrira eramango lukeela esan dugu behin eta berriz.

Legealdia hasi denetik Errebalen beste erabilera batzuk planteatu ditugu:

Gune estali bat, haur eta gurasoentzat

Baserritar eta herriko sortzaileentzat gune bereizi bat.

Monstruorik ez eraikitzea, herritarren ongizatea lagunduko lukeen gunea baizik..

Errebaleko plataformarekin adostutako mantentzea, hau da, eraikinik gabeko 830 metro karratuko eraikinik gabeko gunea Koliseo parean.

Azken finean, orain aurkezten den txosten honek EH Bilduren tesiak baieztatzen ditu, legealdi honetan gure talde politikoak soilik babestu dituenak. Horrenbestez txosten honek beste taldeetan hausnarketa bat sortuko zuela espero dugu eta hiritarrei lehen bait lehen beste egitasmo bat aurkeztea eskatzen diogu udal gobernuari. Egitasmo horretan guztion parte hartzea bermatu beharko litzateke eta Eibarrentzat onena den proiektua adostu.

Badator korrika Eibarrera!!

Mar 19 2013

Badator korrika!! bihar atsaldean Urkizun egongo gera korrikari gure bultzadatxoa ematen, animatu eta etor zaitezte jai giroan ospa dezagun
korrika-18-215x300

Eibarrek 330.000 euroko diru-laguntza galdu du

Mar 08 2013
logo_web

Gezurra zen Txaltxa Zelaiko parke estalirako diru-laguntza lotuta egotea.

Gure usterik txarrenak baieztatu dira. Duela hilabete batzuk, Bilduko udal taldetik Txaltxa Zelain jolaserako gune estalia egiteko lanen inguruko utzikeria salatu genuen. Gobernu taldearen eta Obra zinegotzigoaren jokaera arduragabea kritikatu genuen; era berean, utzikeria horrek Eusko Jaurlaritzaren finantziazioa galtzea ekar lezakeela jakinarazi genuen.
Duela 5 hilabete, Bildutik gure kezka azaldu genuen Txaltxa Zelaiko estaldura lanak zegozkion epean ez hasteagatik. Izan ere, 300.000 euroko diru-laguntza jaso ahal izateko, lanak abenduaren 31a baino lehen bukatu behar baitziren. Denboraz esan genuen, beharrezkoak ziren neurriak hartzeko. Hala ere, zoritxar-igarleak ginela esan ziguten eta egindako esleipenaz fidatzen jarraitu zuten.

Geroago, lanak egiteko aukeratutako enpresa esleipenduna ezegokia zela ikusita, gobernu taldeak erantzun zigun ez zegoela inongo arazorik; esaten zutenez, proiektu horretarako eta Otaolako pasabidea egiteko diru-laguntzak partida trukagarri batean egotea adostuta zuten, eta horrela ez omen zen inolaz ere galduko. Hala ere, Alkateak guri eta publikoki aitortu zuen 100.000 euro inguru gal zitezkeela.

Orain, otsailaren 21eko sarrera erregistroarekin, Eusko Jaurlaritzaren ebazpena iritsi da, eta ez da horrela gertatu. Hain zuzen, bi proiektuen arteko erlazio horren kudeaketa ez zegoen eginda. Ez Eibarko gobernu taldeak, ez Obra zinegotzigoak, ezta kargua uzten duen Lopezen taldeak ere ez zituzten beharrezko izapide administratiboak egin. Horren ondorioz, Eibarri eman beharreko diru-laguntza bertan behera utzi da epeak ez betetzeagatik. Gainera, ez da onartzen hura gauzatzeko epeak luzatzea.

Bere garaian, lanen esleipena %34ko beherapenarekin egin izanak kezkatu gintuen; are gehiago, lanen betetzearekin inolako ardura erakusten ari ez zen enpresa bati ematea. Nahiz eta Udal gobernuak bere burua zuritu nahi izan enpresari galera guztiak erreklamatuko zaizkiola esanda (diru-laguntza galtzea barne), enpresari ezer gutxi egotzi ahalko zaio (ezarritako 9.000 euroen inguruko bermeaz gain).

Era berean, salatu nahi dugu onartutako diru-laguntza galtzera eraman gaituen kudeaketa eza; izan ere, kudeaketa hori gobernu taldearen ardura baita. Gainera, jarrera arduragabe horrek Udalaren aurrekontuetan 330.000 euroko galera berreskuraezina eragingo du.

Gure ustez, gertaera hau legealdi honetan pairatzen ari garen kudeaketa negargarriaren beste adibide bat baino ez da. Gehiago ere baditugu: lurzoru kutsatuak, swapsak, Errebalgo orubea berreskuratzea… astakeria horiei esker, eibartarrok 8 milioi euro inguru galdu ditugu.

“Hartzaren larrua saldu ehizatu baino lehen”. Hori da gobernu taldearen estiloa, eta Txaltxa-Zelaikoa adibide argigarria da. Beti bezala, fotomuntaketan primeran ikus daiteke parkea estalita; errealitate gordinak, ordea, PSEren gaitasun eza erakusten digu. Eibarko Ospitalarekin ere propaganda itzela egin ziguten eta begira nola gauden…