Lehen urteko balantzea


Iazko hauteskundeak egin zirenetik urte bete pasa den honetan balantzea egiteko momentua dela uste dugu, udal politikagintzari buruzko gure iritzia emateko.Ikusi Bideoa

Bildu indar handiz sartu zen Eibarko udalean: 3.600 bozka baino gehiago lortuta, 6 zinegotzirekin eta ideia argi batekin: aldaketa politiko eta soziala bultzatzea eta politika egiteko beste eredu bat martxan jartzea. Idea honen aurrean PSE eta PP-ren jarrerarekin topo egin dugu, askotan PNVren laguntzarekin, aldaketa hau oztopatu eta udal politikari jarraikortasuna emateko. Lehenengo urte honetan hainbat proposamen eta kritika egin ditugu. Hemen batzuen laburpena:

Bilduren proposamenak:

Nahiz eta legislatura hasieran udal gobernuaren planetan ez sartu, Berdintasuneko Batzordea sortzea bideratu genuen.

Orain dela urte asko hasi zen arazo bat desblokeatu nahian, Txontako Mahaia sortze proposamena ere egin genuen. Eragile guztion parte hartzea baina batez ere udalaren eta eusko Jaularitzaren inplikazioa behar beharrezkoak izango dira Txontako auzoari irtenbide duin bat eman nahi bazaio.

Udal langileen lan baldintzak babestu nahian lan egin dugu. Aurrekontuetan sartutako emnedakinak kontutan hartuak izan balira, murrizketarik ez zatekeen egin beharko. Ez PSEk, ezta PNV-k ere ez ditu neurri hauek babestu, Raxoiren politikak Eibarren aplikatzeari ekiditzeko.

Udal araudiaren aldaketaren bitartez, udaleko erabakietan hiritarren parte hartzeko neurriak proposatu genituen. PSE,PP eta PNV elkartu eta proposamen hauek ere atzera bota dituzte udal politikagintza oraindik eta itxiagoa eginez eta hiritarren parte hartzea oztopatuz.

Ingurumenaren babesari dagokionez, hurrengo asteartean aurkeztuko dugun Eibarko natur ondarearen babeserako akordioa landu dugu. Sentsibilizaioa bultzatzeko “zuhaitz eguna” berreskuratzeko proposamena egin genuen. Azkenik bidegorria Maltzagatik Azitainera etor dadin lanean ari gara.

Ikus daitekeen moduan 2011an gizarte eragile eta elkarte desberdinekin adostu genuen Herri Programa bultzatze aldera pausoak eman ditugu. Dena den, gure lana, ez da udaletxe barruan gelditu eta hiritarrekin ere eztabaidatu eta partekatu ditugu gure proposamenak eta kezkak. 3 batzar ireki egin ditugu, baita aurrekontuak eztabaidatzeko 2 batzar ere. Azkenik “Bolo Bolo” aldizkariaren bi ale atera ditugu eta gure web orria ere martxan jarri dugu. www.bildueibar.info

Udal gobernuari kritikak:

Politika egiteko beste eredu bat martxan jarri nahi izan dugu. Oinarri militantea izan beharko lukeen udaletxe lana, aulkiak berotzeko helburuan bukatu ez dezan. Oinarri honek gastu publikoan ere onura deigarriak izango lituzke: liberazioak murriztu, alderdientzako dieta eta dirulaguntzak murriztu, protokolo gastuak kendu, etab. Gure ustez proposamen guzti hauek gaur egun bizi dugun egoera ekonomikoaren aurrean behar beharrezkoak dira, arlo soziala sendotzeko erabili ahalko zirelako besteak beste. Gure proposamen hauek legegintzaldi hasiera, baita aurrekontuetan ere aurkeztu genituen baina ez ziren onartuak izan.

Hirigintza mailako politikan ere, gure ustez, huts nabarmenak egin ditu udal gobernuak eta berain programan zeuden bi proiektu izarrak kinka larrian aurkitzen dira. Alde batetik “Mendiren y Zarraua”ko orubea 6 milioi eurotan erostea astakeria hutsa izan da, bai ikuspegi sozialetik, baita ekonomikotik ere. Bestalde Errebaleko orube publikoaren kudeaketa negargarriak aurrera darrai. Gai hau berraztertzea proposatzen dugu, erabilerak sentsudunak zain daitezen eta denon artean erabaki ditzagun. PSE-ren beste proiektu batzuei buruz (Polikiroldegiaren handitzea, autobús geltokia, institutu azpiko aparkalekua, zezen plaza egokitzea, trena estaltzea, etab) kilinka larrian daude.

Legislatura hasieran enplegua eta ekonomia suspertzeko batzordea sortuko zutela saldu ziguten bozgorailuetatik. Batzorde honen lana ezbaian geratu da urtean zehar gure hirian enplegu tasak izan duen bilakaera ikusita. Ekonomiaren dibertsifikazioa ezinbestekoa da. Ezin dugu gure hiriko ekonomia merkatal gune handietara mugatu, batez ere ikusita bertan ematen diren lan baldintza txarrak.

Murrizketak udal esparru desberdinetan. Atal gehienek %10erako murrizketa jaso dute azken urtean eta honek lehendik ere itota zeuden hainbat esparru kinka larrian utzi ditu. Batez ere gizarte zerbitzuetako sailak kezkatzen gaitu. Diru laguntzak murriztu dituzte Eusko Jaularitzatik eta udalak ez duenez ezer egin, ematen ari den zerbitzua okertzen ari da..

Azken finean, udal funtzionamendua ezagutu ahala atzetik datozen bizio txar asko daudela konprobatu ahal izan dugu..

Bukatu baino lehen, eskerrak eman nahi genizkieke lantaldeetan lanean ari diren pertsona guztiei baita zuoi